2019/06/08

HERRI BAZKARIA

Herri bazkaria: noiz eta non
Ordua
Helbidea
GPS koordenatuak

15:00etan


San Nikolas Plaza


BAZKARIRAKO IZEN-EMATEAREN PROZEDURA


Printzipioz 250-en bat mahaikideentzako tokia izango dugu herriko San Nikolas plazan. Izenak ematean, behean dagoen datu-orria erabili behar da, honako ohar hauek kontuan izatea eskertuko genizueke:
  • Gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hauxe da: itxasargiagetxokantari@gmail.com
  • Ahal baduzue, diru sarrera taldeka egin, horrek ahalbidetuko digu leku banaketaren kudeaketa egokia burutzen. Halaber, eskertzen dizuegu ORDAINKETA AGIRIAN taldearen izena eta arduradunaren izena ematea. Gainerako datuak web-orri baten bitartez emango dituzue.
  • Izena emateko eta diru sarrerak egiteko AZKEN EGUNA: ekainaren 3a.

ORDAINKETA NOLA EGIN


Menuaren prezioa 22 € (hogetabi euro) da eta, esan bezala, ekainaren 3a azken eguna izango da. Dirua, Itxas Argia elkartearen EUSKADIKO KUTXAREN zenbaki honetan sartu behar da:
 ES15 3035 0221 77 2210016060 
Urratsez-urrats herri bazkarian parte hartzeko prozedura hauxe da:
  1. Ordainketa. Ordainketa egiteko orduan, dirua sartzen duenaren izen eta lehen abizena edo taldearen izena jarri.
  2. Datu-orria. Jarraian, beheraxago, daukazun datu-orria bete ezazu (bestela esteka honen https://goo.gl/forms/xuYEZlTcRqzm9KZ02 gainean klikatu). Kontrakorik ez baduzue jasotzen, eskatutako eta ordaindutako bazkari kopurua onartuak izan direla esan nahi du.
  3. Ekainaren 8an ORDAINKETAREN AGIRIA ekarri, bazkaria baino lehenago egingo den txartel banaketa errazteko.


Menua:
  • Barazki menestra 
  • Sukalkia 
  • Postrea:
    • Hostopil tarta  
  • Ogia, ardoa eta ura
  • Kafea eta kopa



DATU-ORRIA