2017/06/24

HERRI BAZKARIA

Herri bazkaria: noiz eta non
Ordua
Helbidea
GPS koordenatuak

15:00etan


Biotz Alai Plaza


BAZKARIRAKO IZEN-EMATEAREN PROZEDURA


Printzipioz 400-en bat mahaikideentzako tokia izango dugu herriko Biotz Alai plazan. Izenak ematean, behean dagoen datu-orria erabili behar da, honako ohar hauek kontuan izatea eskertuko genizueke:
  • Gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hauxe da: itxasargiagetxokantari@gmail.com
  • Ahal baduzue, diru sarrera taldeka egin, horrek ahalbidetuko digu leku banaketaren kudeaketa egokia burutzen. Halaber, eskertzen dizuegu ORDAINKETA AGIRIAN taldearen izena eta arduradunaren izena ematea. Gainerako datuak web-orri baten bitartez emango dituzue.
  • Izena emateko eta diru sarrerak egiteko AZKEN EGUNA: ekainaren 16a.

ORDAINKETA NOLA EGIN


Menuaren prezioa 18 € (hamazortzi euro) da eta, esan bezala, ekainaren 9a azken eguna izango da. Dirua, Itxas Argia elkartearen EUSKADIKO KUTXAREN zenbaki honetan sartu behar da:
 ES15 3035 0221 77 2210016060 
Urratsez-urrats herri bazkarian parte hartzeko prozedura hauxe da:
  1. Ordainketa. Ordainketa egiteko orduan, dirua sartzen duenaren izen eta lehen abizena edo taldearen izena jarri.
  2. Datu-orria. Jarraian, beheraxago, daukazun datu-orria bete ezazu (bestela esteka honen https://goo.gl/KGpjvz gainean klikatu). Kontrakorik ez baduzue jasotzen, eskatutako eta ordaindutako bazkari kopurua onartuak izan direla esan nahi du.
  3. Ekainaren 24an ORDAINKETAREN AGIRIA ekarri, bazkaria baino lehenago egingo den txartel banaketa errazteko.

DATU-ORRIA



Menua:
  • Marmitakoa 
  • Redondoa saltan txanpinoiekin 
  • Postrea:
    • Hostopila fruta oinarriarekin  
  • Ogia, ardoa eta ura
  • Kafea eta kopa