2017/06/24

GED ATXIKIMENDUA

Gure Esku Dago: noiz eta non
Ordua
Helbidea
GPS koordenatuak

12:00etan


Txiki eta Otaegi | San Nikolas



Ekainaren 24an, udako solstizioan bezala, sasoi baten amaiera eta beste baten hasiera iragarriko ditu Gure Esku Dago herritarren ekimenak. Joan den neguaren hasieran, Getxon galdeketa bat antolatzeko plana diseinatzean, hiru urrats irudikatu genituen: ADOS fasea, non herritarren konpromisoa lortu nahi zen prozesuan indarrarekin sartzeko; AHOTS, non galdeketaren ideia herritarren babesarekin uztartu nahi genuen sinadura kopuru minimo bat lortuz, eta ABOST, non galdeketa bera antolatuko zen.

Bada, ekainaren 24an, eguerdiko 12etan, San Nikolas plazan, hedabideen aurrean, bigarren fasean lorturiko sinadura kopuruaren berri eman eta Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketaren data iragarriko du Getxoko Gure Esku Dago-k.

Ekitaldi xumea eta aldi berean jendetsua egin nahi da, negu partean egindako lana erakutsi eta urte sasoi berriari kemena eransteko. Indar eta gogo berri horren erakusgarri, "Getxo kantari" ekimenak, prentsaurrekoa amaituta (12:15ean), kantu batez agurtu eta babestuko du azken fasea, Getxora herritarrok antolaturiko galdeketa demokratiko bat ekarriko duena.

Zatoz!