2018/06/09

HARRERA | HAMAIKETAKOA

Harrera: noiz eta non
Ordua
Helbidea
GPS koordenatuak

11:00etan


Biotz Alai Plaza



HARRERA | HAMAIKETAKOA


Harrera eta aparkalekuak
  • Algortako erdigunean aparkatzerik ez dagoenez ondoko aukerak dituze: 
    • Autoz bazatozte aparkalekuak:
    • Autobusez bazatozte: Jendea deskargatzeko Telletxe kalea 46 (43°20'57.6"N 3°00'34.3"W), elkargunera iristeko 10 minutu oinez.
Hamaiketakoa
Elkargunea: Biotz Alai plazan (43°21'05.7"N 3°00'41.5"W)
Ordua: 11:00etan

KANTU JIRA

Kantu Jira: noiz eta nondik hasita
Ordua
Helbidea
GPS koordenatuak

12:00etan


Biotz Alai Plaza


Kantu jiraren ibilibidea eta abestien zerrenda:

planoa inprimatu




  1. Biotz Alai Plaza:
  2. Portu zaharra:
  3. Tellagorri:
  4. Satistegi:
  5. Telletxe:
  6. Katea aldea:
        
liburuxka inprimatu

HERRI BAZKARIA

Herri bazkaria: noiz eta non
Ordua
Helbidea
GPS koordenatuak

15:00etan


Biotz Alai Plaza


BAZKARIRAKO IZEN-EMATEAREN PROZEDURA


Printzipioz 350-en bat mahaikideentzako tokia izango dugu herriko Biotz Alai plazan. Izenak ematean, behean dagoen datu-orria erabili behar da, honako ohar hauek kontuan izatea eskertuko genizueke:
  • Gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hauxe da: itxasargiagetxokantari@gmail.com
  • Ahal baduzue, diru sarrera taldeka egin, horrek ahalbidetuko digu leku banaketaren kudeaketa egokia burutzen. Halaber, eskertzen dizuegu ORDAINKETA AGIRIAN taldearen izena eta arduradunaren izena ematea. Gainerako datuak web-orri baten bitartez emango dituzue.
  • Izena emateko eta diru sarrerak egiteko AZKEN EGUNA: ekainaren 6a.

ORDAINKETA NOLA EGIN


Menuaren prezioa 20 € (hogei euro) da eta, esan bezala, ekainaren 6a azken eguna izango da. Dirua, Itxas Argia elkartearen EUSKADIKO KUTXAREN zenbaki honetan sartu behar da:
 ES15 3035 0221 77 2210016060 
Urratsez-urrats herri bazkarian parte hartzeko prozedura hauxe da:
  1. Ordainketa. Ordainketa egiteko orduan, dirua sartzen duenaren izen eta lehen abizena edo taldearen izena jarri.
  2. Datu-orria. Jarraian, beheraxago, daukazun datu-orria bete ezazu (bestela esteka honen https://goo.gl/forms/xuYEZlTcRqzm9KZ02 gainean klikatu). Kontrakorik ez baduzue jasotzen, eskatutako eta ordaindutako bazkari kopurua onartuak izan direla esan nahi du.
  3. Ekainaren 9an ORDAINKETAREN AGIRIA ekarri, bazkaria baino lehenago egingo den txartel banaketa errazteko.


Menua:
  • Barazki menestra 
  • Sukalkia 
  • Postrea:
    • Hostopil tarta  
  • Ogia, ardoa eta ura
  • Kafea eta kopa



DATU-ORRIA


AGURRA

Agurra: noiz eta non
Ordua
Helbidea
GPS koordenatuak

20:00etan


Biotz Alai Plaza

Agurraren azken kanta Martxa baten lehen notak izango da. Dakigunez hitzak Joxean Artze poetari zor dizkiogu, eta musika bertsiorik ezagunena Mikel Laboarena da.

Joxean Artzeren hitzak, Mikel Laboak abestutako bertsioa

Joxean Artzeren hitzak, Mikel Urdangarinek abestutako bertsioa


KARTELA


GURE LOGOA



TXORIA

Txoria aukeratu dugu Euskal Herriko kulturaren eta nortasunaren ikurra delako. Hainbatetan erabili izan da geure hizkuntzari, euskarari, erreferentzia egiteko. Era berean, euskaldunon abesti herrikoi askotan ageri da. Askatasunaren ikurra da.

Txoria taldean hegan egiten duen izaki gisa ulertzen dugu, Getxo Kantariko parte-hartzaileak bezala. Txori bat, ahots bat eta pertsona bat, bakarrik, baliteke bere helmugara ez iristea. Aitzitik, taldean hegan egiten, abesten eta ibiltzen bagara, geure hitzak eta ahotsak ozenago entzuten dira, ehunaka txoriek hegoak astintzen dutenean bezala.

Askatasunari, abesti askei eta herrikoiei abestea da.
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela ez zen
gehiago txoria izango
eta nik...
...txoria nuen maite.


TIPOGRAFIA

Euskal Herriko eremu grafikoari erreparatzen badiogu, behin eta berriz ikusiko dugu grafia zehatz bat, oso erraz antzematen dena eta gure inguru kultural eta sozialaren adierazgarri dena. Letra mota hori gizarte-talde baten marka bihurtu da, baita lurralde-eremuarena ere, non gizarte-izaera indartu duen haren jatorri erromantikoa egiaztatu ostean.

Idazkera horren jatorria hilarriei lotu zaie, harrien behe-erliebe modura erabili izan baita, eta modu zabalagoan aurkitu da herritarren zurezko altzarietan zizelkaturik. Tipografia horren jatorriak zurginen interpretazio askea islatzen du, eskuzko idazkera bat da, arbitrarioa.

Digitalizatuagatik ere, letra-mota horrek ez du bere jatorri estilistikoa galdu, bere trazuak oraindik ere argi ikus daitezke eta: simetria, irregulartasuna eta apaingarriak.

Estilo tipografiko horretan oinarriturik, bilduma pertsonalizatu bat sortu da Getxo Kantarirako. Identitateaz mintzo da, abestien jatorri herrikoiaz eta taldetan parte hartzen duten pertsonen gertutasunaz.


SORTA KROMATIKOA

Berdea beti izan da naturaren eta freskotasunaren ikur. Abesti herrikoiek tradizio luzea duten arren, gaur egungo elementuak izaten jarraitzen dute, entzuten eta abesten dira gure kulturaren eguneroko bizitzan. Euskarazko musika herrikoiak bizirik dirau gure kaleetan, ikastetxeetan eta ospakizunetan.

Euskal Herriko kolore nagusia da, gure paisaiena, gure mendiena, gure basoena. Gardentasunen bitartez sortu den sorta kromatikoak hori guztia irudikatu nahi du, hau da, gure inguruan topatzen ditugun askotariko berdeak, eta, aldi berean, ekitaldi honetan elkartuko diren askotariko pertsonak eta ahotsak.


azalpena gaztelaniaz